Art&Music kontzertu berriak 2026an

Art & Music Bilboko Guggenheimean

Guggenheim Bilbao Museoak Art & Music zikloaren edizio berria aurkeztu du 2026ko udaberrirako. Art & Music formatu bereziko proposamena da, zuzeneko musika, arkitektura eta arte garaikidea uztartzen dituena Museoko Atrioaren bueltan, eta, bere helburuari leial, diziplinen eta emozioen arteko zubi-lana egiteko du paregabeko esperientzien bidez. Beste behin ere, zikloak Kutxabank izango du babesle.

pablopablo izango da oholtzara igotzen lehena. Hitzordua martxoaren 14an izango da, larunbatarekin. Artista madrildarra espainiar estatuko pop eszena berriko ahotsik bereizgarrienetako bat bihurtu da bere estilo dotore eta hunkigarriari esker. Apirilaren 11n, berriz, larunbatarekin baita ere, desert blues edo basamortuko bluesaren mito bizia den Tinariwen taldearen txanda izango da. Zikloari buru emateko, maiatzaren 9an, larunbata, Frantziako pop elektronikoaren erreferente den Lewis OfMan artistak eskainiko du emanaldia; haren doinu hedonista eta malenkoniatsuek bere belaunaldiko izen nabarmenenetako bat izatera eraman dute.

Art & Music programak erakusketak talde txikitan bisitatzeko aukera eskaintzen du, bertaratuak aretoetan barrena ibil baitaitezke 20:30etik aurrera, harik eta emanaldia 22:00etan hasi arte. Gainera, Museoak Atrioan bertan edariekin eta pintxoekin prestatzen duen taberna-zerbitzua ere badago (kontsumizioak ez dira sarreraren prezioan sartzen).

pablopabloren kasuan, sarreraren prezioa 27€ izango da Museoaren Lagunentzat eta 30€ gainerako publikoarentzat; Tinariwenen eta Lewis OfManen kontzertuetarako, aldiz, 31,5€ Museoaren Lagunentzat eta 35€ gainerako publikoarentzat. Sarrerak Museoaren webguneko jardueren atalean erreserbatzen dira: https://www.guggenheim-bilbao.eus/eu/jarduerak/art-music

Museoaren lagunentzako aldez aurreko salmenta abenduaren 18an hasiko da, eta gainerako publikoarentzat, abenduaren 19an, 10:00etan.

Art and music 2026

Partekatu:

Ibilbide eta plan erlazionatuak

Plana

HemenGO SHOPPING 2026 ibilbideak

Bilboko merkataritzatik joango al gara? Urriko jardueretarako izena emateko aukera dago abenduaren 1etik aurrera.
Plana

BBK Bilbao Music Legends Fest 2026

Ekainaren 26an eta 27an BBK Bilbao Music Legends Fest 2026 Bilbao Arenan, Tom Morello eta Chris Isaak buru dituela.
Plana

Jasper Johnsen atzerabegirada: Guggenheim Bilbao Museoa

Eskainitako atzerabegirako honek gure garaiko sortzailerik entzutetsuenetako baten ibilbide zabala jasotzen du.
Plana

Zeintzuk dira gure liburu-saltzaileek gomendatutako liburuak?

Gure liburuzainen gomendio berezienak ezagutu, eguzkipeko egunetan, atsedenaldietan eta abentura literarioetan lagun izan ditzazun